Ekonomia -
Bizkaiko arrantzaleak
Arrantzaleek ez dute uste antxoaren arrantzaldia etengo dutenik
Duela egun batzuk, Kantabriako Kontserba Fabrikatzaileen Elkarteak ohartarazi zuen harrapatzen ari diren antxoak "oso txikiak" direla, eta, ondorioz, arrantzaldia debekatzeko arriskua dagoela.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Iñaki Zabaleta Bizkaiko Arrantzaleen Kofradiako presidenteak ukatu egin du antxoaren arrantzaldia eteteko arriskua dagoela, eta Kantabriako Ekoizleen Elkartean hartutako akordioak errespetatzen ari direla nabarmendu du.
Duela egun batzuk, Kantabriako Kontserba Fabrikatzaileen Elkarteak ohartarazi zuen harrapatzen ari diren antxoak "oso txikiak" direla, eta, ondorioz, arrantzaldia debekatzeko arriskua dagoela.
Zabaletak gogorarazi duenez, Kantabriako Ekoizleen Elkarteak kilo bakoitzeko 60 antxoa harrapatzea ezarri du aste honetarako.
Azken egunetan, antxoen tamaina oso ezberdina izaten ari dela egiaztatu dute arrantzaleek, handiekin batera txikiak ere baitaude. Ondorioz, horrek zenbaketa baldintzatzen du.
Nolanahi ere, arrantzaleek ez dituztela arrain txikiak harrapatu nahi argitu du Zabaletak. Hori dela eta, hainbat kasutan itsasora bueltatu dituzte.
"Antxoa bananduta etortzen da, baina aurten nahasita datoz handiak eta txikiak. Kiloko 40-45 antxoa harrapa daitezkeela egiaztatzen dugunean, ohiko neurrira itzuliko gara", nabarmendu du.