Ekonomia -
INEren datuak
Prezioak lau hamarren jaitsi dira EAEn martxoan
Nafarroan, KPIa % 0,8 igo da, otsaileko datuekin alderatuta, eta urtez urteko datua - % 0,6an kokatu da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Euskal Autonomia Erkidegoko Kontsumorako Prezioen Indizeak bere jaitsiera moteldu du martxoan, % 0,4ko beherakadarekin (aurreko hilabetean baino lau hamarren gutxiago). Balearrekin eta Kataluniarekin batera, jaitsiera txikiena izan duen erkidegoa izan da, gaur Espainiako Estatistika Institutuak zabaldutako datuen arabera.
Hileroko datuari dagokionez, prezioek sei hamarren egin dute gora azken hilabetean. Urteko lehen hiruhilekoan, berriz, % 1 jaitsi dira.
Nafarroan, KPIa % 0,8 igo da otsaileko datuekin alderatuta, eta urtez urteko datua - % 0,6an kokatu da.
Estatuan, KPIa % 0,7 jaitsi da martxoan.