Ekonomia -
2015eko datuak
Iberdrolak 840,8 milioi euro irabazi ditu lehen hiruhilekoan
Iazko epe berean baino % 0,7 gutxiago irabazi du euskal konpainiak, 2014an ezohiko diru-sarrerak izan zituelako.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Iberdrolak 840,8 milioi euro irabazi ditu aurtengo lehen hiruhilekoan, iazko epe berean baino % 0,7 gutxiago. Izan ere, 2014an ezohiko diru-sarrerak izan zituen, EDP konpainian zuen parte-hartzea saldu zuelako.
Argindar ekoizleak Balore Merkatuko Batzorde Nazionalari (CNMV) jakinarazi dionez, urteko lehen hiru hilabeteetan 8.780,7 milioi euroko fakturazioa izan du, eta ekoizpena % 7,6 jaitsi da.
Bestalde, ustiapenaren mozkin garbia 2.136,3 milioi eurokoa izan da, hau da, % 8,8 handiagoa, nazioarteko negozioek bultzatuta.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea