Ekonomia -

Aldaketa

Carlos Torres BBVAren kontseilari ordezkari izendatu dute

Angel Canoren lekua hartu du. Gainera, BBVAren administrazio kontseiluak antolaketa berria onartu du, exekutibako lehenengo lerroan aldaketak eginda.

BBVAk kontseilari ordezkariberria, Carlos Torres Vila. Argazkia: Efe
BBVAk kontseilari ordezkariberria, Carlos Torres Vila.
BBVAk kontseilari ordezkariberria, Carlos Torres Vila. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

BBVAk kontseilari ordezkari izendatu du Carlos Torres Vila, zuzendaritza batzordeko kidea, "taldearen estrategia nagusia eraldaketa digitala izan dadin, etapa berri bat abian jartzeko".

Kontseilari ordezkari berriak Angel Canoren lekua hartuko du, azken hori bankuko kontseilutik kaleratu ostean, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak jakitera eman duenez.

1961ean Santanderren jaioa, Cano BBVAren "bigarren" izendatu zuten 2009an, Jose Ignacio Goirigolzarri joan ondoren, eta orain aurre erretiroa hartuko du.

Francisco Gonzalez BBVAren presidentearen ustez, Cano "kontseilari ordezkari handia izan da, oso zaila izan diren urteotan"; hala ere, BBVA "orain" fase berri batean murgilduko da "digital aroko banku unibertsal onena" izateko helburuarekin.

Baina bankuko "bigarrena"ren izendapenaz gain, administrazio kontseiluak antolaketa berria onartu du, exekutibako lehenengo lerroan aldaketak eginda.

Egitura berriak, "sareko kudeaketara eta herrialde guztietako operazioetara bideratutako atal berri baten bitartez, frankizien emaitzak sustatuko ditu”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
BBVA albisteak