Ekonomia -

Automobil-industria

PIVE Plan berri bat iragarri du Espainiako Gobernuak

Mariano Rajoy Gobernuko presidentea automobil-industriako zuzendariekin gosari batean izan da Bartzelonan, eguerdian. Nazioarteko Automobil-erakusketa egiten ari dira bertan.

Bartzelonako Nazioarteko Automobil-erakusketa. Argazkia: EFE
Bartzelonako Nazioarteko Automobil-erakusketa. Argazkia: EFE
Bartzelonako Nazioarteko Automobil-erakusketa. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Une ekonomiko okerrenetan automobil-industriak Espainian egindako inbertsioak eskertu ditu gaur Mariano Rajoy Exekutiboko buruzagiak. Gobernuak PIVE Plan berri bat onartu behar duela iragarri du Rajoyk.

Gobernuko presidentea automobil-industriako zuzendariekin gosari batean izan da Bartzelonan, eguerdian. Nazioarteko Automobil-erakusketa egiten ari dira bertan. Automobil-industria egoera ekonomikoaren adierazle “garrantzitsua” dela nabarmendu du Rajoyk.

Sektorearen eta ekonomia nazionalaren “susperraldi etengabea” bistakoa dela gaineratu du Rajoyk.

Artur Mas Generalitateko presidentea eta Rajoy elkarrekin izan dira, baina Espainiako Gobernuko buruzagiak ez du eztabaida soberanista aipatu. Automobil-industriak Katalunian duen garrantzia azpimarratu du Rajoyk. “Benetako arrago bat bezala, Bartzelonak eta bertako industriek Espainia osotik etorritako pertsonen talentua hartu zuten”, zehaztu du Exekutiboko agintariak.

Sektoreak egindako azken iragarpena hizpide izan du Rajoyk; izan ere, Volkswagenek 4.200 milioi euro inbertituko ditu Nafarroako eta Seaten Martorellgo (Bartzelona) lantegietan 2019ra arte.

Industria inbertsio handiena da eta Rajoyren ahotan, “Espainiako industria osagarriarentzako bultzada paregabea da”. Enpleguan eta ekonomian“eragin bikaina” izango duela gaineratu du Exekutiboko buruzagiak.

Aurreko zazpi PIVE planek 900.000 ibilgailuren erosketan lagundu dutela gogorarazi du Rajoyk. “Politikek funtzionatzen dutenean horiekin aurrera jarraitu” beharra dagoela azpimarratu du presidenteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bartzelona argazkiak Espainiako Gobernua argazkiak Espainia bideoak Ekonomia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Dirulaguntzak Euskadin Automobilgintza Euskadin eta Nafarroan