Ekonomia -

Iruzurraren aurkako borroka

Iruzurgile zigortuen izenak argitaratzea babestu du BJKNk

Epaileen gobernu organoa Lege Organikoaren aurreproiektua bozkatzeko bildu da. Araua BJKNko presidentearen botoarekin aurrera atera da, bozketan berdinketa izan baita.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sententzia irmoa dagoen kasuetan Ogasunari iruzurra egin dietenen izenak argitaratzea babestu du gaur Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko (BJKN) osoko bilkurak. BJKNko eta Auzitegi Goreneko presidentearen boza beharrezkoa izan da.

Iruzur fiskalaren sententzietan jasotako informazioa arautuko duen Lege Organikoaren aurreproiektua bozkatzeko bildu da epaileen gobernu organoa. Legea Carlos Lesmes BJKNko presidentearen botoarekin aurrera atera da, bozketan berdinketa izan baita.

Hamar botoko berdinketa izan da bozketan eta bokal batek boz zuria eman du. Aurreproiektuak oinarrizko eskubideak urratu ditzakeela uste dute aurkako botoa eman duten bokalek, BJKNko iturriek jakitera eman dutenez.

Publizitate eta gardentasun gehiago

Hala ere, Gobernuak igorritako testua motz gelditu dela uste dute aldeko botoa eman duten bokalek. Iruzurraren aurkako borrokan publizitate eta gardentasun gehiago beharrezkoa dela azaldu dute.

Gerardo Martinez Tristan txostengilearen proposamena aldatu dute azken txostenean, iturri berdinek zehaztu dutenez.

Hazienda Publikoa kalteduna den auzietan zigortuen epai irmoak argitaratzea babesten zuen igorritako txostenak, “interes orokorraren” mesedetan egiten delako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruzurrak albisteak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Albisteak BJKN gaur