Ekonomia -

Istripua

Airbusek akatsa aurkitu omen du A400Maren motorretako softwarean

Dirudienez, Sevillan istripua izan zuen hegazkineko hiru motorrek agindu kontraesankorrak jaso zituzten ordenagailuetatik, eta itzali egin ziren pilotuek ezer egin aurretik.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Airbusek ohartarazi du A400M hegazkinen kontrol elektronikorako unitateak berrikusi beharra dituela, agiri batean jakitera eman duenez.

Airbusek A400M hegazkinarekin lan egiten duten konpainia guztiei bidali die oharra, arriskuei aurre egiteko neurriak har ditzaten.

Airbusek egin dituen barne azterketen ondorio piztu da alerta eta, Der Spiegel aldizkariaren arabera, Sevillako istripuarekin abiatutako ikerketetan atzeman dute arazoa.

Aldizkari alemaniarrak azaldu duenez, Sevillan ezbeharra izan zuen hegazkina aireratu eta berehala, hiru motorrek agindu kontraesankorrak jaso zituzten ordenagailuetatik, eta itzali egin ziren pilotuek ezer egin aurretik.

"Gure fabrikaren kalitate arazoren bat izango da ziurrenik", adierazi dute Airbuseko iturriek Der Spiegel-en.

Hala eta guztiz ere, Airbusek espero du denbora gutxi barru altxatu ahal izango dutela A400Marekin hegan egiteko debekua, test bat dutelako motorren kontrol sistemak arazoak ematen dituen jakiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea