Ekonomia -

Kutxabank

EAEko kutxek Kutxabanken kontrola izaten jarraituko dute

'El Mundo' egunkariak jakinarazi duenez, BBK, Vital Kutxa eta Kutxa ez dira behartuta egongo akzioen parte bat saltzera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko kutxek Kutxabanken kontrola izaten jarraitu ahalko dute. Izan ere, Espainiako Bankuak atzera egingo du, eta BBK, Vital Kutxa eta Kutxa ez dira behartuta egongo akzioen parte bat saltzera, El Mundo egunkariak jakinarazi duenez.

Egun, BBK-k Kutxabankeko akzioen % 57 ditu, Kutxak % 32 eta Vital Kutxak % 11.

Lege berri baten arabera, kutxa batek ezin du banku baten % 50 baino gehiago izan. Espainiako Bankuak azaroan zorroztu zuen araudia, Kutxabank sortu zuten hiru kutxek (BBK, Vital Kutxa eta Kutxa) bakarra bailiran funtzionatzen dutela interpretatu zuelako.

Hori dela eta, hiru kutxek elkarrekin ezin dituzte erakundearen akzioen % 50 baino gehiago izan. Hain zuzen ere, interpretazio horretan egingo du atzera orain Espainiako Bankuak.

Estatu Kontseiluaren Batzorde Iraunkorrak dagoeneko onartu du ebazpena, eta orain Espainiako Bankuaren esku dago. Aurki onartuko ei du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kutxabank albisteak