Ekonomia -

Eustaten datuak

EAEko Barne Produktu Gordina % 2,2 hazi zen lehen hiruhilekoan

Gatzagaetxebarriak uste du horrek “euskal ekonomiaren hazkundea egonkortzen” duela; izan ere, jardunaldi osoko enplegua ere % 1,4 igo da.

Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun sailburua. Argazkia: Efe
Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun sailburua.
Barne Produktu Gordina %2,2 hazi da lehen hiruhilekoan

1:24

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Finantza Sailak jakinarazi du Barne Produktu Gordinaren datuek agerian uzten dutela "euskal ekonomiaren hazkundea egonkortzen" ari dela.

Eustat Euskal Estatistika Institututik azaldu dudenez, urteko lehenengo hiru hilabeteetan % 2,2 hazi zen Barne Produktu Gordina 2014ko epe beraren aldean, eta % 0,6 aurreko urteko azken hiruhilekoarekin alderatuz gero.

Enpleguari dagokionez, lehenengo hiru hilabeteetan % 1,4 hazi da urte arteko datua, laugarren igoera jarraian.

Ricardo Gatzagaetxebarria buru duen Sailak gogorarazi duenez, BPGren hiruhilekoarteko eta urtearteko datuak Eusko Jaurlaritzak egindako aurreikuspenak baieztatzen ditu.

Enpleguari dagokionez, Gatzagaetxebarriak azpimarratu du jardunaldi osoko enplegua ere % 1,4 igo izana ere beste "urrats bat" dela eskenatokia hobetzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Lana albisteak Ekonomia berriak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Eustaten datuak BPGd Nafarroa