Ekonomia -

confebask

Lujua: 'Langile kualifikaturik ez izatea ohartarazpena da'

Garapena eta berrikuntza lehentasuntzat jotzea beharrezko jo ditu Confebaskeko presidenteak. Industria inteligente baten oinarrian ezagutza dagoela esan du.

Miguel Angel Lujua, Confebaskeko presidentea. EFE.
Miguel Angel Lujua, Confebaskeko presidentea. EFE.
Miguel Angel Lujua, Confebaskeko presidentea. EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidentearen arabera, hainbat sektoretan langile kualifikatu nahikorik ez egotea "kontuan hartzeko datua da". Bere hitzetan, lan-merkatuaren etengabeko aldaketaren premietara langileak ez egokitzea ezinbestekoa da, aurrera egin nahi bada.

Bere blogean argitaratu duen artikulu batean, ikerketa, garapena eta berrikuntza lehentasuntzat jotzea eta horiek erdigunean jartzea beharrezko jo ditu. Industria inteligente baten oinarrian ezagutza dagoela esan du. Innobasque, 'Global Innovation Day' jardunaldietan hartu du parte, asteon, Lujuak.

Euskal patronalaren buruaren arabera, pertsonak prestatu behar dira lanera sarrera errazteko eta egungo ereduari erantzuna emateko.

"Egun, oraindik krisi garaiotan egonda, hainbat sektoretan langile kualifikaturik ez izatea edota langabeziak  ikasketa maila baxuko pertsonak gehien zigortzea, kontuan hartu beharreko kontua da", esan du.

Euskadiren "arrakasta" ekonomikoaren atzean, Lujuaren iritzian, industriaren eta berrikuntzaren alde egin den apustua dago. Horretan, euskal erakundeen lana txalotu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Confebask bideoak EAE albisteak Enpresaburuak