Ekonomia -
Azoka Parisen
Euskal aeronautika sektoreak Marteko misioetan parte har dezake
Espainiako Estatuak akordioa sinatu du NASArekin Martera egin behar dituen bi proiektutarako, eta Sener euskal enpresa izan daiteke parte har dezakeenetako bat.
erredakzioa
Espainiako Estatuak akordioa sinatu du NASArekin Marteko misioetarako zuen ituna zabaltzeko; izan ere, agentzia estatubatuarrak InSight eta Mars misioak egingo ditu 2016an eta 2020ean, hurrenez hurren, eta elkarlana sustatuko dute.
Charles Bolden NASAren administratzaileak, Francisco Marin Industria Teknologiaren Garapenerako Zentroko zuzendariak, eta Ignacio Azqueta Teknika Aeroespazialeko Institutuko zuzendari nagusiak sinatu dute ituna Le Bourgeten, Parisen, egiten ari diren aeronautika azokan. Bertan parte hartzen ari dira euskal aeronautika sektoreko enpresak.
Duela 50 urtetik gora hasi zen Espainiako Estatuaren eta NASAren arteko elkarlana, eta jauzi kualitatiboa izan zen talde espainiarrek Curiosityn, duela hiru urtetik Marten dagoen aparailuan, parte hartu izana.