Ekonomia -

Balantzea

Petronorrek 65 milioi galdu zituen 2014an, 2013an baino 22 gutxiago

Bestalde, Emiliano Lopez Atxurra izendatu dute Petronorren presidente, Josu Jon Imazen utzitako lekuan.

Emiliano Lopez Atxurra Petronorreko Presidente berria aukeratu dute

01:21

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Petronorrek 65,5 milioi euroko galera izan zuen 2014an, 2013an baino 22 milioi euro gutxiago, enpresaren batzorde orokorrak gaur onartu dituen kontuetan agertzen denez.

Petronorrek jakitera eman duenez, emaitza garbia -65,5 milioi eurokoa izan da, "urteko bigarren seihilekoan petrolioa % 50 merkatu ostean".

Petronor Barria izeneko egitasmoa jarri zuen abian enpresa bizkaitarrak galerei aurre egiteko, eta agerian geratu omen da emaitzetan, "enpresa kultura aldatu" duelako.

Hala, azpimarratu du emaitza negatiboa 2013koa baino % 25 hobea dela, orduan 87,5 milioi eurokoa izan baitzen galera.

Emiliano Lopez Atxurra, presidente berri

Bestalde, Emiliano Lopez Atxurra izendatu dute gaur Petronorren presidente, Josu Jon Imazen ordez.

Petronorren (Repsolena da % 86a eta % 14a Kutxabankena) presidente aldaketa Imaz Repsolen kontseilari ordezkari izendatu ostean etorri da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Petronor argazkiak