Ekonomia -
Etxetresnak
Fagorren Eskoriatzako lantegia handitzea aztertzen ari dira
Fakturazioa espero zutena baino txikiagoa bada ere, ekoizpen maila ona da, eta 630 lanpostura iristea espero dute, aurreikusitakoa baino gehiago.
erredakzioa
Fagor Eskoriatzako lantegia handitzea ari da aztertzen. Izan ere, fakturazioa espero zutena baino txikiagoa bada ere, ekoizpen maila ona da, eta 630 lanpostura iristea espero dute, aurreikusitakoa baino gehiago. Gainera, hozkailuak ere ekoizten hasiko dira, eta horrek lagundu egingo dio.
Hozkailuen merkatuan, energia aurreztea izango da gakoa. Horretarako, lanean dihardute berrikuntza arloan, eta Fagorrek uste du urte amaierarako hasiko dutela ekoizpena.
Garbigailuak ere bide onetik omen doaz. Hala, 500 egiten dituzte egunean, eta lapikoak ere martxa onean. Horregatik, Eskoriatzako lantegia handitzea aztertzen ari dira.
Era berean, lanpostuak ere gehitu egingo dira urtea amaitu baino lehenago. 620 zeuden aurreikusita, eta gehiago ere izan daitezkeela uste dute.
Hala ere, fakturazioa ez omen da ona, 200 miloi euro espero baitzituzten, eta ez dira kopuru horretara helduko, gutxigatik bada ere.
Espainiako Estatuko merkatua omen da arazoa; hori dela eta, esportazioetan arituko da buru belarri Fagor, Catarekin batera.
Berrikuntza sustatu nahian, Fagorrek hitzarmena sinatu du Eneko Atxa sukaldariarekin, sukaldeko beharrizanei garapen teknologikoaren bidez erantzuteko.