Ekonomia -

Elektrizitatea

Espainiako Gobernuak argindarraren prezioa merkatu du, % 2,2

Peajeak merkatzea erabaki du, tarifa elektrikoaren araututako zatia, Gobernuak erabakitzeko eskumena duen bakarra, Saenz de Santamariaren arabera.

Soraya Saez de Santamaria EFE
Soraya Saez de Santamaria EFE
Soraya Saez de Santamaria EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Ministroen Kontseiluak argindarraren peajeak merkatzea erabaki du, tarifa elektrikoaren araututako zatia; hala, tarifa % 2,1 merkatuko da batez beste, eta % 2,2ko merkatzea nabariko dute ohiko kontsumitzaileek.

Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuaren presidenteordeak eman du neurriaren berri, Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurreko batean.

Azaldu duenez, Gobernuak erabakitzeko eskumena duen atal bakarrean izan da merkatzea, eta kostu batzuen prezioa jaitsi delako eta tarifa defizitaren ondoriozko desorekak konpondu dituztelako hartu ahal izan dute neurria.

Bestalde, Elektrizitate Sektorearen legean aldaketak egin ditu Gobernuak, autokontsumoaren alde egiten duten kontsumitzaile txikiek ordaindu beharrekoa murrizteko, eguzki panelen kasuetarako, adibidez.

10 kilowatt baino gutxiago kontsumitzen dituzten erabiltzaileek ere izango dituzte onurak, eta administrazio eta kudeaketa gastu batzuk kenduko dizkiete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua bideoak Espainia albisteak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Kontsumoari buruzko albisteak Elektrizitatea