Ekonomia -

Hego Euskal Herria

LABek aberastasunaren gaineko 'benetako' zerga eskatu du

"Arazoa ez da gehiegizko gastu publikoa, baizik eta diru-sarrera gutxiegi edukitzea", dio txostenak, eta bilketaren gorakada ezin dela "langile klasearen zergak igota" lortu.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

LAB sindikatuak aberastasunaren gaineko "benetako zerga" bat orokortzearen eta iruzur fiskalari aurre egitera bideratutako baliabideak areagotzearen alde egin du, presio fiskala handitzeko, BPGren % 19,4an kokatzen baita, Europar Batasunaren batez bestekotik 10 puntu beherago.

Bea Mantxuleta LABen Gizarte Politikako idazkariak eta Rafa Izquierdo ekonomialariak azaldu dute prentsaurreko batean sindikatuaren proposamena.

Aipatu neurriez gain, zerga paradisuetan ezarritako pertsonen eta enpresen jarduera galaraztea, kapital errenten "pribilegioak" kentzea, eta "errenta altuenei eta enpresen irabaziei jarritako zerga murrizketak" bertan behera uztea eskatu dute.

Izquierdok aurkeztu du Eustaten eta Eurostaten datuetan oinarritutako txostena, EAEri eta Nafarroari buruzkoa, eta bi erkidegoetako erakundeei helarazteko asmoa agertu du.

"Arazoa ez da gehiegizko gastu publikoa, baizik eta diru-sarrera gutxiegi edukitzea", dio txostenak, eta bilketaren gorakada ezin dela "langile klasearen zergak igota" lortu gaineratu du, "bere gain hartzen baitu neurriz kanpoko esfortzu fiskala PFEZaren eta BEZaren bitartez".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EB Nafarroa gaur EAE albisteak Ekonomia 2024 Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Euskal Estatistika Erakundea gaur LAB albisteak