Ekonomia -

Mondragon Korporazioa

10.985 milioi euroko salmentak lortu zituen MCCk iaz, % 1,4 gutxiago

Industria kooperatibak nabarmendu ziren, oro har aurreko ekitaldian baino 957 enplegu gehiagorekin amaitu baitzuten urtea (657 barne merkatuan eta 300 atzerrian).

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mondragon Korporazioa osatzen duten enpresa eta kooperatibak 10.985 milioi eurora iritsi ziren salmentetan 2014. urtean, aurrekoan baino % 1,4 gutxiago.

"Magnitude horiek, eta aurtengo lehen seihilekoak erakutsitako portaera onak konfiantza eta baikortasuna dakarte korporaziora, nazioartekotze maila altuari esker eta bere jarduera eremuetan berrikuntzaren alde egiten ari den apustuari esker", adierazi dute Mondragoneko arduradunek.

Halaber, enplegu maila mantentzea lortu du, guztira 74.117 pertsona ari baitziren kooperatibetan 2014an, aurreko urtean baino % 0,1 gehiago.

Zehazki, industria kooperatibak nabarmendu ziren, oro har aurreko ekitaldian baino 957 enplegu gehiagorekin amaitu baitzuten urtea (657 barne merkatuan eta 300 atzerrian).

Fagor Etxetresnak

Gainera, Fagor Etxetresnaken krisiak kaltetutako bazkideei irtenbideak eman zaizkie urtean zehar.

Guztira, 1.700 bazkideri eman zaie irtenbide bat, erretiro eta aurretiko erretiroen bitartez, eta, batez ere, beste kooperatiba batzuetan bazkideak birkokatuz.

Javier Sotil Mondragon Korporazioko Kontseilu Orokorreko lehendakariak "konfiantzazko mezua" helarazi du etorkizunari begira. "Kudeatzeko eta berritzeko ahalmenak negozio lehiakorrak sustatzeko, konpromiso kolektiboak eta kooperatiben arteko elkartasunak aurrerantz bultzatuko gaituzte", adierazi du presidenteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Mondragon korporazioa albisteak