Ekonomia -
Nazioarteko bankuak
Barclaysek 30.000 lanpostu murriztuko ditu, 'The Times'en arabera
Murrizketa bi urteren buruan egingo litzateke, 2017an 100.000 langile baino gutxiago izateko asmoz.
Agentziak | Erredakzioa
The Times egunkariak jakitera eman duenez, Barclays banketxe britainiarrak 30.000 langile baino gehiago kaleratzeko xedea dauka, 2017rako 100.000 langile baino gutxiagoko lantaldea izateko azken helburuarekin.
Erakunde britainiarraren berregituraketa zorrotz hori Antony Jenkins kontseilari delegatua bertatik irten ondoren etorriko da.
Barclaysek azaldu zuenaren arabera, erakundearen zuzendaritzak onartutako aldaketak arintzeko beharrizanarekin lotu zuten Jenkinsek alde egitea, baina gaineratu zuen erabaki horrek ez zuela eragingo banketxearen estrategian aldaketa sakonik.
Banketxeak uztailaren 29an plazaratuko ditu behin-behineko emaitzak.