Itxi

Ekonomia

Confebask

Roberto Larrañaga izango da Confebaskeko presidente berria

Agentziak | Erredakzioa

Euskadiko patronalaren aurreko burua, Miguel Angel Lujua, ordezkatuko du.

1:21

Roberto Larrañaga SEA patronal arabarrak aurkezturiko hautagaia aukeratu dute Confebaskeko presidente, Miguel Angel Lujua ordezkatzeko, euskal patronalaren Kontseilu Orokorrean, Cebek Bizkaiko patronalaren abstentzioarekin.

Bizkaiko patronalak abstentzioa eman arren hartu du erabakia Confebaskeko Kontseilu Orokorrak. Miguel Angel Lujua presidente ohiak "arrazoituriko abstentzioa" izan dela esan du.

Cebekeko presidente Iñaki Garcinuñok astelehen honetan bertan deitu ditu Bizkaiko patronalak Confebasken dituen ordezkariak, azken erabakia hartzeko, eta, azkenean, abstentziora jotzea erabaki dute.

Horrela, azkenean Roberto Larrañaga izango da Confebaskeko presidente berria, Adegi Gipuzkoako patronalak ere haren aldeko botoa eman baitu astelehen honetan egin den bilkuran.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena