Ekonomia -

Emaitzak

Kutxabankek 122,7 milioi irabazi ditu 1. seihilekoan, % 18,8 gehiago

Errekuperazio zantzu garbiak daudela uste du finantza erakundeak.

Kutxabank. Artxiboko irudia: EiTB
Kutxabank. Artxiboko irudia: EiTB
Kutxabank. Artxiboko irudia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kutxabank taldeak 122,7 milioi euroko irabaziak izan ditu 2015eko lehen seihilekoan, aurreko urteko aldi berean baino % 18,8 gehiago.

Euskal finantza erakundeak Espainiako Balore Merkatuaren Batzordeari helarazitako informazioaren arabera, CajaSurrek 10,2 milioi euroko ekarpen positiboa egin du.

Finantza erakundeak errekuperazio "zantzu garbiak" antzeman ditu urteko lehen sei hilekoan eta horren adibide jarri ditu hipotekak % 50 eta enpresa txiki eta ertainentzako finantzazioa % 31 handitzea.

Berankortasun tasa 135 puntu jaitsi da 2014. urte amaierako datuekin alderatuta eta % 9,32an kokatu da.

Bestalde, Kutxabank taldearen negozio bolumena 110.833 milioi eurokoa izan da, 2014ko abenduan baino % 1,4 gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kutxabank berriak