Ekonomia -
Emaitzak
BBVAk bikoiztu egin ditu mozkinak, ekaina arte
Orotara, 2.759 milioi euroko mozkinak izan ditu urteko lehen seihilekoan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
BBVAk 2.759 milioi euroko mozkinak izan ditu aurtengo lehen sei hilabeteetan, hau da, iazko epe berean baino % 107,7 gehiago. CNCB banku txinatarrean zuen parte-hartzea saltzeak eta CatalunyaBancen barrena egiteak eragin dute mozkinen hazkundea.
Erakundeak berak azaldu duenez, plusbalio horiek kontuan hartu gabe, mozkinen hazkundea % 52,9 izango litzateke, jarduera komertzialari esker.
Bankuak emandako kredituak % 11 hazi dira (393.158 milioi euro, guztira) eta deposituek % 13,3 egin dute gora (363.373 milioi orotara).
Caixabankek, % 75 gehiago
Bestalde, Caixabankek 708 milioi euroko mozkinak izan ditu, hots, % 75 gehiago, Barclays Bank erosi eta gero.
Gainera, bezeroei emandako kredituak ere % 7,3 gazi dira (211.559 milioi euro guztira).