Ekonomia -
Uztaila
Euriborrak gora egin du, % 0,167ra, 14 hilabeteko beherakaden ostean
Azken 12 hilabeteak erreferentzia gisa hartuta, hipoteken interes tipoa ezartzeko indizeak 0,321 puntu egin ditu behera.
Agentziak | Erredakzioa
Euriborrak gora egin du uztailean, % 0,167ra. Hipoteken interes tipoa ezartzeko indizea % 0,163an zegoen aurreko hilabetean, eta azken 14 hilabeteotako beherakaden joera apurtu egin du uztailean.
Edonola ere, azken 12 hilabeteak erreferentzia gisa hartuta, hipoteken interes tipoa ezartzeko indizeak 0,321 puntu egin ditu behera.
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ostean sartuko da indarrean euribor berria.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea