Ekonomia -

Erregaiaren prezioa

Erregai-tanga betetzea iaz baino 11 euro merkeagoa da abuztu honetan

Gasolina litroa 1,284 eurora jaitsi da, eta gasolioarena, aldiz, 1,119 eurora.

Gasolina
Gasolina
Gasolina

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasolina eta gasolioa % 5 merkatu dira abuztuko lehen egunetan, eta udako prezio merkeenetan daude une honetan.

Hain zuzen ere, gasolinaren litroa 1,284 eurora jaitsi da. % 3 egin du behera uztailaren hasieratik, Europa Press agentziak egiaztatu duenez.

Bestalde, gasolioaren kostua 1,119 eurokoa da, hots, uztaileko hasieratik baino % 4,9 merkeagoa da.

Iazko hilabete bereko datuekin alderatuta, gasolinaren prezioa % 8,6 jaitsi da, eta gasolioarena % 14,9.

Hori horrela, 55 litroko gasolina-tanga betetzeak 70,6 kostua du egonotan, iaz baino 6,6 euro gutxiago. Gasolioaren prezioa, 61,5 euro behar dira tanga bete izateko, iazko aste berean baino 10,7 euro gutxiago. Estatuko ibilgailuen % 80k gasolioa erabiltzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Gasolinaren prezioa