Ekonomia -

Bigarren hiruhilekoaren datuak

Denden salmentak % 0,6 igo dira apiriletik ekainera, EAEn

Iazko datuekin alderatuta, baina, salmentak jaitsi egin dira. % 0,5, hain zuzen ere.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko denden salmentak % 0,6 hazi dira urteko bigarren hiruhilekoan, lehenengoaren datuekin alderatuta. Dena dela, % 0,5 jaitsi dira iazko epearekin konparatuta.

Aurreko hiru hilabeteen aldean, erregaien salmentak % 3,4 igo dira, eta gainerako produktuenak % 0,2 baina elikagaien sektorean % 0,5 jaitsi dira.

Urte batetik urtera, elikagaien salmentek % 1,1 egin dute behera, eta erregaiek % 6,2, baina gainerako produktuak % 1,4 igo dira.

Lurraldeka, salmentak % 1,1 jaitsi dira Bizkaian, iazko datuekin alderatuta, eta % 0,6 Araban. Gipuzkoan, aldiz, % 0,4 igo dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia 2024