Ekonomia -
Aurreproiektua
Eusko Jaurlaritza: 'Lehia Batzordeak Turismo Legea ontzat hartu zuen'
Aurreproiektuaren edukia “berriro sakon aztertzeko” eskatu zuen AVCk txosten batean, asteartean. Egitasmoa orain kritikatzea “ulergaitza” dela uste du Eusko Jaurlaritzak.
Agentziak | Erredakzioa
Sektorearen mahaian EAEko Lehia Agintaritzak (AVC) Turismo Legearen aurreproiektuari ?oniritzia eman? ziola adierazi du gaur Eusko Jaurlaritzak. Horregatik, orain egitasmoa kritikatzea ?ulergaitza? dela uste du Gasteizko Exekutiboak.
AVCk Eusko Jaurlaritzari erantzun dio gaur. Sektorearen mahaian aurreproiektua ontzat hartu ez zuela azaldu du Lehia Agintaritzak. Gainera, txostena epez kanpo igorri ez duela erantsi du.
Aurreproiektuaren edukia ?berriro sakon aztertzeko? eskatu zuen AVCk txosten batean, asteartean. Operadore berriak merkatuan ?sartzeko dituzten oztopo handiak? ezabatzeko eskatu zuen, lehia askatasuna babesten duten legeak ?urratzen? dituztelako.
Internet bidez egindako etxebizitza partikularren alokairua hoteletan izaten ari den eraginak eztabaida sortu du azken asteetan. AVCren hitzetan, gelen alokairua edo etxebizitza partikularrak erregistro turistikoan izena ematera behartzea ?ez dago justifikaturik?.
"Erantzukizunen utzikeria?
Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunerako Sailak agiri bat igorri du gaur AVCren kritikei erantzuteko. Lehiarako Agintaritzak ?bere erantzukizunen utzikeria? egin duela uste du Sailak; izan ere, ?bere oniritziarekin testuak aurrera egin du bilera guztietan?, Turismoaren Mahaian.
Jaurlaritzaren ahotan, Lehia Batzordeak bere usteak ?garaiz eta behar den moduan? jakinarazi behar izan ditu, aurreproiektua ?onartzeko bileran izan zelako?.
Beraz, orain araudia errefusatzea ?ulergaitza? da, Sailak erantsi duenez. ?Lehia zerbitzu batek protokolo bitxi hauekin ekitea ez da onargarria, Turismo Mahaiaren lana aurpegiratzeko interesa ez baldin badu?, gaineratu du Jaurlaritzak.
Gainera, erakundearen alegazioak ?epez kanpo? daudela esan du Arantza Tapiaren Sailak, nahiz eta entregatzeko data ?gogorarazi?.
Aurreproiektua uztailaren 21ean jaso zuela azpimarratu du AVCk agiri batean, arratsaldean. Txostena abuztuaren 6an bidali zuela nabarmendu du.