Ekonomia -

Automobilgintza

Turismoen salmenta % 23,3 hazi da abuztuan Espainiako Estatuan

24. hilabetez jarraian igo da, eta azken 16 urteetako abuztuko igoera handiena izan da.

Automobilgintza
Automobilgintza
Automobilgintza

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Estatuko autoen merkatuak % 23,3ko igoerarekin itxi du abuztua, aurreikusitakotik gora, 55.928 salerosketa izan ostean.

Anfac Automobil eta Kamioi Ekoizleen elkarteak eta Faconauto eta Ganvam auto saltzaileen elkarteek emandako datuen arabera, aurten 714.062 auto salerosi dira Espainiako Estatuan, hau da, % 22,3ko igoera izan da.

Hala, 24. hilabetez jarraian igo da autoen salmenta kopurua, eta azken 16 urteetako abuztuko igoera handiena izan da.

Sektoreko patronalek azpimarratu dute Espainiako Estatuko Barne Produktu Gordinak gora egiten jarraitzen duela eta horrek eragin duela kontsumoaren igoera, turismoen salmentak bultzatua bereziki, PIVE planari esker.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Ekonomia berriak Gaurko titularrak Albisteak Automobilgintza Euskadin eta Nafarroan