Ekonomia -
Uztaileko datuak
Iaz baino % 31 enpresa gehiago desegin dira uztailean EAEn
Enpresen sorkuntzari dagokionez, aurreko urtean baino % 0,4 gutxiago sortu dira. Nafarroan, berriz, % 35,7 enpresa gutxiago sortu dira, baina % 10 murriztu da desegin zirenen kopurua.
agentziak | erredakzioa
2014an baino % 0,4 merkataritza elkarte gutxiago sortu dira uztailean EAEn. Desegindakoen kopuruak, ordea, % 31,3 egin du gora, Espainiako Estatuan izan den ehuneko altuena.
Espainiako Estatistika Institutuak emandako datuen arabera, 279 merkataritza elkarte sortu dira EAEn urteko zazpigarren hilabetean, duela urtebete baino lau hamarren gutxiago. Estatuan, berriz, % 1,4 hazi da enpresen sorkuntza.
Bestalde, 130 enpresa desegin dira uztailean, iazko hilabete berean baino % 31,3 gehiago. Espainiako Estatuan murriztu egin da kopuru hori; % 8,7, hain zuzen ere.
Nafarroa
Nafarroan izan da enpresen sorkuntzan beherakada handiena, % 35,7koa izan baita. Hala ere, bigarrena izan da enpresa gutxien desegin zirenen artean, % 10eko beherakadarekin.