Ekonomia -
LEdesmatik sarrera
Starbucksek Bilboko dendako ateak ireki ditu
Lokalak 140 metro koadro ditu, 50 eserlekutik gora ditu eta 16 pertsona arituko dira bertan lanean.
Agentziak | Erredakzioa
Starbucksek Euskadiko bere lehen kafetegia zabaldu du ostegun honetan, Bilbon. Lokalak 140 metro koadro betetzen ditu eta 50 eserleku baino gehiago dauzka. Corte Ingles enpresak Kale Nagusiko 20. zenbakian duen dendaren beheko solairuan dago kokatuta, Ledesma kaletik ere sarbidea izanik. Kafetegian 16 pertsonak egingo dute lan.
Starbucks berak adierazi duenez, espazio berri horrekin "bilbotarrek eta bisitari orok Starbucksek eskaintzen duen esperientzia bere osotasunean goza dezakete: sofak, musika lasaigarria, pertsonaliza daitezkeen edariak, ehotu berria den kafe-usaina, doako wifi-konexioa; horrez gain, baita kafe-taza perfektua ere: jatorrizko kafearekin, Latte klasikoarekin, Caramel Macchiato esklusiboarekin edota Flat White helduberriarekin".
Bilbon egoteaz gain, Starbucsk Estatuko beste sei hiriburutan dago presente: Madrilen, Bartzelonan, Valentzian, Sevillan, Malagan eta Alakanten. Horiei lizentzia bidez zenbait aireportutan zabalik dauden beste hamar denda gehitu behar zaizkie.
Starbucksek Espainia eta Portugalerako duen zuzendari Alvaro Salafrancak ziurtatu duenez, markak aspalditik desiratzen zuen Bilbora heltzea. "Bilbora heltzeko irrikan geunden, jarraitzaileek denbora luzez egin diguten eskaria baita, eta guretzat oso garrantzitsua da gure bezeroen ondoan egotea. Horrek eta hiriaren izaera kosmopolitak kokapen perfektua bilatzera bultzatu gintuzten, eta, horrela, bilbotarrei kafe-taza onena eta gure esperientziarik hoberena eskaintzeko parada izatea".