Ekonomia -
Erosketak
'Shopping night' gaur Bilbon, beherapen eta berritasunez beteta
20:00etatik 23:00etara izango da, eta 180 denda eta ostalaritza lokalek hartuko dute parte bertan.
agentziak | erredakzioa
Bilboko 180 denda eta ostalaritza lokal baino gehiago batuko dira gaur, urriak 15, 'Shopping Night' ekimenaren 3. ediziora. Dendak 23:00k arte egongo dira irekita, promozio, beherapen eta berritasun ugari eskaintzeko. Gainera, musika, antzerki eta bakarrizketa emanaldiak ere izango dira giroa berotzeko.
20:00etatik 23:00etara, sekula baino denda eta ostalaritza lokal gehiago izango dira irekita ekimena bultzatzen, eta denboraldi berriko produktuak aurkezteko aukera ere izango dute.
'Shopping Night' programaren barruan, "beherapenak, promozioak, ezustekoak, musika, koreografiak, antzerkia eta bakarrizketak" egingo dituzte, eta dendek euren ekimen propioak ere eskainiko dituzte. Gainera, bezeroek prezio berezian erosi ahal izango dituzte denboraldi berriko produktuak.