Ekonomia -

Gerdau

Jaurlaritzak ez du Sidenorren salmentaren baieztapen ofizialik

Tapiaren arabera, Gerdau enpresa brasildarrak ez dio Sidenor filiala saltzeko operazioaren berri eman, baina, salduz gero, lanean jarraitzea bermatzeko tresna guztiak erabiliko dituela esan du.

Arantxa Tapia Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun sailburua. Argazkia: EiTB
Arantxa Tapia Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun sailburua.
Arantxa Tapia Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun sailburua. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du Gerdau enpresa brasildarraren baieztapen ofizialik jaso Sidenor filiala saltzeko asmoen inguruan. Hala eta guztiz ere, asmo hori izango balu, Jaurlaritzak Sidenorren esku jarriko omen ditu “beharrezko tresna guztiak”, Basauriko, Gasteizko eta Azkoitiko lantegien jarduera bermatzeko.

Tapiak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarrean, eta Gerdau siderurgia enpresa brasildarrak Sidenor filiala saltzeko asmorik duen galdetu diote. Erabaki horrek multinazional horrek Estatuan dituen 10 lantegiei eragingo omen lieke.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuaren esanetan, Jaurlaritza ez dago bakarrik dagoeneko EAEn kokatuta dauden proiektuei laguntzeko prest, eta “beste jarduera batzuk” ere bultzatuko dituela erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauriko berriak Gasteiz albisteak Azkoitia