Ekonomia -

Ezkerraldea

Bizkaibusen gaurtik aurrera deitutako lanuzteak, bertan behera

Sindikatuek Bizkaiko Ezkerraldean zerbitzua eskaintzen duen EMB enpresarekin aurreakordioa lortu dute. Enpresa batzordeak 17 greba egun zituen deituta.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezkerraldean Bizkaibuseko zerbitzua eskaintzen duen EMB enpresako langileek ez dute grebarik egingo, batzordeak konpainiaren zuzendaritzarekin lortutako aurreakordioari esker. Gaurtik hasita deitutako 17 greba egunak, beraz, bertan behera utzi ditu batzordeak, langileek akordioa onartu baitute bart.

Langileen subrogazio baldintzak eta lan hitzarmena "ez betetzea" egotzita, lanuzteak deitu zituzten sindikatuek. UGTk salatu duenez, "enpresak azken unera arte itxaron du langileekin akordio bat lortzeko".

Iturrion esanetan, orain onartutako akordio horretan langileak lekuz aldatzeko eta lan poltsaren alde baterako kontratuak zehazteko portzentajeak baldintzak zehaztu dituzte. Sindikatuaren arabera, baldintzok lan hitzarmenean jasota daude, baina enpresak "ez zituen betetzen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Grebak Bizkaibus gaur