Ekonomia -
Emaitzak
Kutxabankek 157,6 milioi euroko mozkinak izan ditu urtea hasi zenetik
EAEko bankuak iaz baino % 53,5 hipoteka gehiago eman ditu.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Kutxabank Taldeak 157,6 milioi euroko mozkinak izan ditu urteko lehen bederatzi hilabeteetan, hau da, iazko epe berean baino % 11,7 gehiago, erakundeak berak Balore Merkatuko Batzorde Nazionalari (CNMV) jakinarazi dionez.
Hipotekei dagokienez, taldeak 1.000 milioi euro bideratu ditu kontsumitzaileek etxe bat eros dezaten, hots, % 43,6 gehiago. Kutxabanken kasuan, % 53,5ekoa da zenbakia.
Erakundea liderra da hipoteken sektorean euren jatorrizko lurraldeetan, % 33ko kuota baitu merkatuan.
Bestalde, kontsumorako maileguak % 14,7 hazi dira urtarriletik irailera.
Enpresa txikiei eta ertainei bideratutako finantziazioa 1.000 milioi eurokoa izan da, iaz baino % 96 gehiago.