Ekonomia -

Muskiz

Isuna Petronorri, isuri bati buruzko informazioa berandu emateagatik

Eusko Jaurlaritzak 20.001 euroko isuna jarri dio enpresa bizkaitarrari, koke hautsaren isuri baten inguruko informazioa epez kanpo bidaltzeagatik.

Koke lantegia. Argazkia: Petronor
Koke lantegia.
Koke lantegia. Argazkia: Petronor

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak 20.001 euroko isuna jarri dio Petronorri, koke hautsaren isuri baten inguruko informazioa bidaltzeko epea urratzeagatik.

Enpresak azaldu duenez, 2014ko ekainaren 21ean gertatu zen isuria, eta gertakari horrengatik jarri dio isuna Eusko Jaurlaritzaren Ingurugiro eta Lurralde Politika Sailak.

Egun hartan koke hauts isuria izan zen Muskizeko San Julian auzoan, eta Jaurlaritzak informazio espedientea jarri zuen abian gertatutakoa ikertzeko.

Ingurugiro Sailak ebatzi du Petronorrek ez ziola idatziz informaziorik helarazi 48 orduko epean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Eusko Jaurlaritza EAE Petronor albisteak Muskiz bideoak Eguneko albisteak