Ekonomia -
Ikerketa
35.000 etxebizitzari kalte egiten die pobrezia energetikoak Gipuzkoan
Etxebizitzen % 12,3k energian diru gehiegi gastatu dute, diru-sarrerekin alderatuta. Gainera, 2014. urtean elektrizitatean izandako batez besteko gastua 706 eurokoa baino gehiagokoa izan zen.
Agentziak | Erredakzioa
Pobrezia energetikoak 35.072 etxebizitzei kalte egite die Gipuzkoan -70.430 pertsona-, eta faktura energetikoan, batez beste, 1.238 euro ordaintzen dituzte urtean, Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko foru diputatuak azaldu duenez.
Ikerketa baten arabera, faktura energetikoa nabarmen igo da Gipuzkoako etxebizitzetan azken zazpi urteotan, nahiz eta epe horretan kontsumoa mantendu edo jaitsi egin den.
Gainera, 2014. urtean, elektrizitatean izandako batez besteko gastuak 706 euro baino gehiago ekarri zituen, eta faktura energetikoa 1.238 eurokoa izan zen. Halaber, 59.894 pertsona inguruk -24.300 etxebizitza- ez dute baliabiderik etxean tenperatuta egokia mantentzeko.
Bestalde, etxebizitzen % 12,3k energian diru gehiegi gastatu dute bere diru-sarrerekin alderatuta. Izan ere, lortutako dirua kontuan izanda, horretara sarreren % 8,48 bideratzen dute.