Ekonomia -
Kutxabank
Aurrerantzean doikuntza gehiago egitea ez du baztertu Villalabeitiak
Euskal bankuaren presidentearen iritzian, iragarritako doikuntza plana "oso arrazoizkoa" izan da eta hala ulertu du "sindikatuen gehiengoak ere".
Agentziak | Erredakzioa
Gregorio Villalabeitia Kutxabankeko presidenteak ez du baztertu aurrerantzean ere, eta "unean uneko beharrizanen arabera" doikuntza gehiago egin behar izatea. Iragarritako neurriei dagokienez, "oso arraiozkoak" izan direla uste du, eta hala iritzi diola "sindikatuen gehiengoak" ere (CCOO eta Pixkanaka sindikatuek aurretiko erretiroen egitasmoaren inguruko aurre-akordioa adostu zuten atzo).
Etorkizunera begira ere, halako gehiago egotea ez du baztertu presidenteak: "Unean-unean ditugun beharrizanak zeintzuk diren ikusi beharko dugu", erantsi du
Adegi Gipuzkoako enpresaburuen elkarteak Donostian antolatutako gosari informatibo batean izan da Villalabeitia, Pello Guibelalde Adegiko presidentearekin eta Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarekin batera.
Aurrerantzean ere halako doikuntza gehiago egin beharko ote diren galdetuta, "ikusi beharko dugu" esaldiarekin erantzun du euskal bankuko presidenteak. Azaldu duenez, "banketxeek erronka handia izan dute eraginkortasunaren ahalmenari dagokionez eta batzuek ahalmen hori murrizteko esfortzu oso handiak egin dituzte, beharrezkoak denak ere, hori baitzuten bizirauteko modu bakarra". Dena den, haren iritzian, Kutxabanken ez da horrelakorik gertatu eta euskal bankuak esplotazio gastuak "eguneratzeko presio txikiagoa izan du". Hori gorabehera, Kutxabankek "eraginkortasunarekin erronka bat du", Villalabeitiaren aburuz.
Kutxabankek "esplotazio gastuak txikitzeko behar eta konpromisoa duen heinean, pertsonal gastuak ere jaisteko betebeharra du". Ingurumaria horretan, iragarritako 276 aurretiko erretiroak "oso arrazoizkoak" izan direla uste du, eta "horrela ulertu du sindikatuen gehiengoak ere eta bat egin dute prozesuarekin", ohartarazi du.
"Gerora, ikusi beharko da unean-unean ditugun beharrizanak, kontua beraren eta negozioaren bilakaeraren menpe egongo da. Geroz eta handiagoak diren emaitzak eta dibidendua beharko ditugu", erantsi du.
ELA eta LABen kritikak
LAB sindikatuak salatu du Kutxabank enplegua suntsitzen ari dela eta zuzendaritzari enplegu ?duina? sortzeko eskatu dio. ?Oso ondo trabatutako gazteak ditugu, finantza egitasmo publiko eta sozial honetan onena emateko prest daudenak?, esan du.
Agiri batean, sindikatuak adierazi du Kutxabankek ?negoziazio itxurak? egin dituela azken asteotan, baina, azkenean, enplegua suntsituko duela, ?CCOO eta Pixkanaka sindikatuen laguntzarekin?.
?Ia 300 langileri aurretiko erretiroa emango diete eta bi urtetan 30 pertsona soilik kontratatuko ditu, dagoeneko 200 langile aldi baterako kontratuekin badaudenean; honi guztiari azken lau urteotan desagerrarazitako mila lanpostuak gehitu behar zaizkio?, erantsi dute.
ELAk ere gogor kritikatu du Kutxabankek eta CCOO eta Pixkanaka sindikatuek lortutako akordioa. ?Kutxabank enplegua suntsitzeko makina bilakatu da?, deitoratu du.
LABek esan bezala, ELAk ere azpimarratu du ?gutxienez? 276 lanpostu desagertuko direla eta azken lau urteotan 1.000 enplegu suntsitu dituztela. Gainera, epe laburrean ?beste 400 bat lanpostu? amortizatuko dituztela ohartarazi du.
?Euskaltelekin gertatu bezala, Kutxabankek zerbitzuak beste enpresa batzuei kontratatuko dizkie eta horrek prekarietatea handitzea ekarriko du?, adierazi du.
ELA ziur dago honen guztiaren atzean Kutxabanken akzioak ?kapital pribatuaren esku? uzteko asmoa dagoela.
Amaitzeko, atzo iragarritako akordioaren ondorioz 30 pertsona soilik kontratuko direla ere kritikatu du.