Ekonomia -

OSALAN

Lan-istripuen kopurua % 7,3 hazi da EAEn 2015ean

Urteko lehen hamar hilabeteetan, laneko baja behar izan duten 26.237 lan-istripu jazo dira EAEn. Denera, 26 langile hil dira epe horretan, iaz baino bi gehiago.

Bi langile hil ziren joan den astean Santurtzin, 24 orduko tartean.
Bi langile hil ziren joan den astean Santurtzin, 24 orduko tartean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lan-istripuen kopurua % 7,3 hazi da Euskal Autonomia Erkidegoan 2015eko lehen hamar hilabeteetan, iaz epe berean jasotako datuekin alderatuta. Laneko baja behar izan duten 26.237 lan-ezbehar jazo dira urtarriletik urrira arte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Denera, 26 langile hil dira epe horretan, 2014an baino bi gehiago. Osalanek eman ditu datuok, kaleratu berri duen txosten batean.

Lanorduetan enpresetan izandako istripuak edota 'in itinere', lanerako joan-etorrian, gertatutakoak bildu dituzte txostenean; lantokietan gertatuko lan-ezbeharrak 21.916 izan dira (iaz baino % 6,8 gehiago), eta 'in itinere' jazotakoak, 2.958 (% 11,8 gehiago).

Lantokietan gertatutako ezbehar gehienak, 21.764, istripu arinak izan dira, 130 larriak, eta 22 kasutan langile bat hil da. Lanerako joan-etorrietan izandako ezbeharrei dagokienez, berriz, 2.937 arinak izan dira, 17 larriak, eta, denera, lau lagun zendu dira.

Eraikuntzan gertatu dira lan-istripu gehienak.

Laneko gaixotasunak

Bestalde, urtarriletik urrira arte 831 langilek hartu dute baja, laneko gaixotasunagatik; iaz epe horretan baino % 10,7 gehiagok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Lana albisteak