Ekonomia -

EBAZPENA

Gamesak Altsasun ezarritako EEEa baliogabetu du Gorenak

Ebazpenaren arabera, Atsasuko plantan Gamesak ezarritako enplegu erregulazio txostena 'legez kanpokoa' izan zen, besteak beste, negozioazioa Madrilen egin zelako, eta ez Altsasun bertan.

Gamesako langileek egindako protestetako bat.
Gamesako langileek egindako protestetako bat.
Gamesako langileek egindako protestetako bat.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gamesa multinazionalak Altsasuko lantegian, 2010ean, ezarritako enplegu erregulazio txostena baliogabetu du Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Sailak, "legez kanpokoa" izan zela argudiatuta. Modu horretan, 2013an Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiak kaleratutako ebazpena goitik behera berretsi du Gorenak.  Epaileak sententzian jaso duenez, "Gamesaren lan erregulazio txostenaren negoziazioak ez du baliorik", besteak bestek, negoziazioa Madrilen egin zelako, eta ez Altsasun, hango enpresa batzordearekin.

Horixe jakinarazi dute ELAren ordezkariek gaur emandako prentsaurreko batean. "Gustura" agertu dira ebazpen "historiko" horrengatik, Altsasuko Gamesako langileak "borrokako benetako irabazle gisa" uzten dituelako.

ELAk azpimarratu du Gamesak berriro hartu beharko lituzkeela 150 langileak, kaleratzeak "baliogabeak" direlako, eta bestela, beharginek gehienezko kalte-ordaina jasoko dutela.

"Ebazpena behin betikoa da, eta aitortzen du Altsasuko 150 langile kaleratzeko Lan Erregulazio Espedientea guztiz gezurtia izan zela, hiru partaide izan zituena: enpresa, UGT-CCOO eta Nafarroako Gobernua", gaineratu du sindikatu abertzaleak.

ELAk gogora ekarri duenez, hasieratik eskatu zuen espedientea Altsasuko langile batzordearekin negoziatzea, baina "Madrilera eraman eta negoziazio mahai bakarra jarri zen, borrokatzeko antolatu ziren langileak desaktibatzeko".

Auzitegi Gorenak berretsi duen Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiaren ebazpenaren arabera, Altsasuko langile batzordearekin negoziatu ez izanak galarazi egin zuen espedientea behar den bezala negoziatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia Espainian Nafarroa gaur Eusko Langileen Alkartasuna Nafarroa Oinez albisteak Multinazionalak berriak Lana berriak EEE albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Nafarroako Gobernua albisteak Ekonomia 2024