Ekonomia -

Lan Eskaintza Publikoa

Asteburuan egingo da Osakidetzaren LEParen lehen fasea, Donostian

Guztira, 1.014 plaza eskainiko dira. Gaur eta bihar familia sendagile, emagin, laborategiko teknikari, pediatriako sendagile eta fisioterapeuta plaza eskuratu nahi dutenek egingo dute azterketa.

Azaroa eta abendua bitartean egingo dituzte Osakidetzako azterketa-probak. Argazkia: EiTB
Azaroa eta abendua bitartean egingo dituzte Osakidetzako azterketa-probak. Argazkia: EiTB
Abian da Donostian Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoa

4:25

O. Aiestaran | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteburuan Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoaren lehen faseko azterketak egingo dituzte Donostiako Eskola Politeknikoan.

Gauzak horrela, gaur, azaroak 21, Donostian izango diren probak honako kategoriakoak izango dira: Familiako Medikua LMT, Emagina, eta Laborategiko Teknikaria; azaroaren 22an, berriz, honako kategoria hauek aurkeztuko dira: FE Pediatria Medikua LMT, eta Fisioterapeuta.

Erantzun anitz dituzten galderek osatuko dute azterketa, argitaratutako bibliografiari erreparatuta, eta erantzun okerrik ez du zigorrik ekarriko.

Azterketa egitera Donostiara gerturatuko direnen joan-etorriak errazteko, Lurraldebusen autobus zerbitzuak indartuko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak; zehazki, Donostia/Zarautz/Bilbo, Donostia/Zarautz/Vitoria-Gasteiz, Eskoriatza/Arrasate/Bergara/Zarautz/Donostia, eta Ermua/Eibar/Donostia autobus lineak.

Bestalde, Barakaldoko BECen izango diren probei dagokionez, abenduaren 12an Administrari laguntzaileak eta Zeladoreak aurkeztuko dira. Abenduaren 13an, aldiz, Erizainen eta Erizain Laguntzaileen txanda izango da.

Guztira, 1.014 plaza eskainiko ditu Lan Eskaintza Publiko horrek eta orotara 53.930 lagunek eman dute izena.

Osasun alorreko sindikatuak Lan Eskaintza Publiko horren aurka agertu dira; izan ere, lanpostu gehiago eskatzen zituzten. Dena den, Eusko Jaurlaritzak behin eta berriz berretsi du legeak ezarritako berritze-tasa aplikatu duela. Ildo horretan mintzatu da gaur Jose Maria Armentia Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendaria. Haren esanetan, Eusko Jaurlaritzak eta Osakidetzak enplegu publikoarekin eta euskal gizartearekin duten konpromiso irmoaren erakusgarri da 2015eko Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Donostia Lana albisteak Ekonomia albisteak Gaurko azken ordukoa