Ekonomia -
Lan-istripua
Enpresak ez zuen baimenik Urdazubiko eraikinean lan egiteko
Benta berria eraikitzeko lizentzia bertan behera utzi zuen Nafarroako Auzitegiak, baina alkateak esan du epaitegien ebazpena okerra zela.
eitb.eus
Baimenik gabe ari ziren lanean azaroaren 16az geroztik atzo Urdazubiko etxe baten eraikuntzan gertatu zen istripuko langileak, bertako zinegotziek jakitera eman dutenez.
Benta berria eraikitzeko lizentzia bertan behera utzi zuen Nafarroako Administrazio Auzitegiak eraikinak 15 metroko altuera gainditzen zuelako, Urdazubiko hirigintza araua urratzen zuelako, alegia.
Urdazubi Elgarrekin taldetik salatu dute obrak geldirik behar zuela; eta nahiz eta lan istripua bestelako arrazoiengatik gertatu, langileak presiopean ari zirela lanean.
Santiago Villares Urdazubikoa alkateak, ordea, esan du epaitegien ebazpena okerra zela, ez zutelako ongi neurtu fatxadaren altuera, eta horregatik ez zuela obra gelditzeko agindu, eta lanak gelditzeak galera handiak ekarriko zituelako.