Ekonomia -

VOLKSWAGEN NAFARROA

Akordioa lortu dute Logiters, Volkswagen eta hirugarren enpresa batek

Horrekin, Logiters enpresako kaleratzeak ekidingo dituzte. Hain zuzen ere, enpresa berriak bere gain hartuko ditu 103 langileetatik 70 bat. Gainerakoak birkokatu egingo dituzte.

R. Euskadi

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Volkswagen Nafarroak eta Logiters azpikontratak akordioa lortu dute hirugarren enpresa batekin, Logiterseko 100 bat langileren kaleratzea ekiditeko. Logistika zerbitzuak eskaintzen dizkio Logitersek Volkswagen etxeari.

Bertako 100 bat langileren kaleratzea ekiditeko, akordioa egin dute Sesé Logistica hirugarren enpresa batekin, eta, honenbestez, enpresa berri horrek bere gain hartuko ditu 71 langile. Beste 32ak, berriz, birkolatu egingo dituzte Logiters enpresak Nafarroak dituen beste lantoki batzuetan.

Joan den ostiralean langileek egindako lanuztearen ostean iritsi da akordioa. Izan ere, bi orduko etenaldi horrek pieza faltan utzi zuen autoen muntaketa katea. Orain aste batzuk hasi zen lan-gatazka, Logiterseko buruek enpresa batzordeari jakinarazi ziotenean Volkswagen Nafarroarekin sinatutako bi kontratuetako bat galdua zutela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Albisteak multinazionalak Volkswagen Automobilgintza Enpresen albisteak Lana albisteak