Ekonomia -

Estatuko datuak

Turismoen salmenta % 47 hazi zen otsailean

Inoiz izan den gorakada handiena da portzentajeari dagokionez, izan ere, 2009ko otsaileko datua oso baxua da, turismoen merkatua % 48,8 murriztu zelako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurtengo otsailean 91.281 turismo saldu zituzten, hau da, iazko hilabete berean baino % 47 gehiago, Anfac auto fabrikatzaileen elkarteak eta Ganvam saltzaileen elkarteak jakitera eman dutenez.

Inoiz izan den gorakada handiena da portzentajeari dagokionez, izan ere, 2009ko otsaileko datua oso baxua da, turismoen merkatua % 48,8 murriztu zelako.

2000E Planaren eragina oso nabaria da, zeren km-ko 149 CO2 gramo baino gutxiago (Espainiako Gobernuaren planak laguntza ematen dien autoak) isurtzen dituzten autoen salmenta % 107,5 altuagoa izan da aurten.

Automobilgintzako elkarteek ohartarazi dute aurtengo bi hilabeteetan 2000E Planaren 100 milioi euroko aurrekontuaren erdia xahutu dutela, beraz, laguntzak maiatzera ez direla iritsiko aurreikusi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea