Ekonomia -

Krisi ekonomikoa

Salgadok PPrekin "akordioak lortzeko aukerak" ikusi ditu

Zapateroren Gobernuak bilera-sorta berri bat hasi du Elena Salgado Ekonomia ministroak aurkeztutako proposamenak eztabaidatzeko. Gaur PP, CiU, EAJ eta ERCrekin bilduko dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elena Salgado Ekonomia ministro eta presidenteordeak Alderdi Popularrarekin "akordioak lortzeko aukerak" ikusi ditu gaur krisi ekonomikoari aurre egiteko proposamenak adosteko egin duten bileran, nahiz eta zerga alorrean "desadostasun handiak" izan.

Hala adierazi du Salgadok alde biko bileraren ostean emandako prentsaurrekoan. Zurbano Jauregian egindako bileran, Cristobal Montoro, Alvaro Nadal eta Fatima Bañez joan dira PPren ordezkari gisa Salgadok, Jose Blanco Sustapen ministroak eta Miguel Sebastian Industria ministroak osatzen duten batzorde negoziatzailearekin hitz egitera.

Salgadoren arabera, bilera "positiboa eta erabilgarria" izan da eta eztabaida "aberatsa izan da edukian eta komentarioetan", izan ere, datozen asteetan lanean jarraitzeko konpromisoa hartu dute, eta datorren astean beste bilera bat egingo dute Gobernuak eta PPk.

PPk proposatutako 40 neurrietatik 20tan "akordio puntuak" daudela esan du Salgadok, askok Gobernuaren proposamenekin egiten baitute bat.

CIUrekin egindako bilera

Bestalde, "hitzarmen orokorrei buruz" hitz egitea ezinezkoa dela nabarmendu du CIUk, Gobernuarekin egindako bileraren ostean. Hala ere, arlo ezberdinetan akordioetara heltzeko aukerak egotekotan, "praktikara azkar eraman ditzaten" eskatu du alderdi kataluinarrak.

Joseph Sanchez Llibre eta Pere Macias izan dira CIUko ordezkariak Gobernuak egindako bilera sortan.

Ordu honetan EAJren txanda da, eta ERCrena 18:00etan.

Bihar IUrekin, ICVrekin, BNGrekin, CCrekin, UPyDrekin, UPNrekin eta Nafarroa Bairekin bilduko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea