Ekonomia -

EB-REN EBAZPENA

Euskal ontziolek auzitara jotzea aztertuko dute, izandako kalteengatik

Europako Batzordearen ebazpena txalotzearekin batera, ontziolen sektoreak 2013an 'geldialdi bortitza' jasan zuela eta ondorioak 'suntsitzaileak' izan zirela gogora ekarri dute ontziolek.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Itsas Foroa "pozik" agertu da Europako Justizia Auzitegiak gaur kaleratutako ebazpenarekin. Dena dela, euskal ontziolak auzitara jotzea aztertzen ari direla aurreratu du Foroak, azken urteotan jasandako "kalteak zuzentzeko".

Europako Batzordeak 2013an hartutako erabakia bertan behera utzi du gaur Auzitegi europarrak: Europar Batzordeak 'tax lease'a  "Estatuak legez kanpo emandako laguntza sistema" zela ondorioztatu eta ontzigintza sektorea kinka larrian jarri zuen, inbertitzaileei 126 milioi euro itzultzeko eskatu baitzien. Gaurkoan, baina, erabaki hori baliogabetu du Europako Justiziak.

Itsas Foroak gogora ekarri duenez, ontziolek jasotako diru-laguntzen inguruko ikerketa krisi ekonomikoa gogorren astintzen ari zen garaian etorri zen, eta horrek eragin zuzena izan zuen sektorean, "eskaria nabarmen jaitsiz". Modu horretan, sektoreak "geldialdi bortitza" izan zuen eta ondorioak "suntsitzaileak" izan ziren ontziolen industriarentzat. Horregatik, eragindako kalteak zuzentze aldera, auzitara jotzea aztertzen ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Europa Ekonomia berriak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa