Ekonomia -
Batzar Nagusietan
Gipuzkoako errepide nagusietan bidesariak jartzea adostu dute
Markel Olanok "legez kanpoko" bidesaririk ezarriko ez duela baieztatu du.
Erredakzioa
Datozen hilabeteetan Gipuzkoako Batzar Nagusiek kamioientzako bidesaria (Etxegaraten) jarri eta gipuzkoar gidarientzat deskontu eta konpentsazioak ezarriko dituela jakinarazi du, Hamaikabat, EAJ eta PSE alderdiek horren aldeko testua onartu eta gero.
Aralar, EB-Berdeak eta Alternatiba taldeek neurri horiei uko egin diete "porrot egindako eta ezin eutsizko ereduaren iraunaraztea" suposatzen duelako.
Gipuzkoako erakundeek lehen urratsa egin dute gaur, autobideak ez diren errepideetan ere bidesaria ezartzeko.
Testuak ez du zehazten ez non eta nola kobratuko diren bide sari berriak, baina azkenaldian entzundakoaren arabera ondorioztatzen da lehentasuna dela Etxegaraten kamioiei bidesaria kobratzea ahalik eta eperik laburrenean. Gidari gipuzkoarrentzat deskontuak proposatzen dituzte Batzar Nagusiek.
Sistema berri honetatik kanpo utzi nahi dituzte autoak hasiera batean, baina gerora, errepide berriak edo oso lan handiak egiten diren bideetan hauei ere peajea jartzea aukerakotzat jotzen da.