Politika -
Errepideak
Bizkaiko Aldundiari A-8ko bidesariak itzultzea eskatu diote
PPk, PSEk, Aralarrek, EBk, Alternativak eta ANVk herritarrei dirua itzultzeko neurriak ezartzea eta horiek betetzeko jokaerak aldarrikatu dituzte.
Erredakzioa
Bizkaiko Batzar Nagusietako oposizioko alderdiek (PP, PSE, Aralar, EB, Alternativa eta ANV) 2003 eta 2007 urte bitartean A-8ko bidesarietan jasotako dirua herritarrei itzultzea eskatu dute.
Oposizioko alderdiek arauzkoa ez den proposamen bat onartu dute, EAJren abstentzioarekin, non "Auzitegi Gorenaren epaia betetzeko neurriak hartzea" eskatzen den. Izan ere, epe horretan indarrean zegoen Foru Arauaren lehenengo kapitulua baliogabetu zuen Auzitegi Gorenak.
Horretaz gain, PPk, PSEk, Aralarrek, EBk, Alternativak eta ANVk herritarrei dirua itzultzeko neurriak ezartzea eta horiek betetzeko jokaerak aldarrikatu dituzte.
Jesus Isasi PPko kideak "legez kanpokoa den bidesaria ordaindu nahi izana" leporatu dio Aldundiari. Bestalde, Espainiako Gobernuak uztailean BEZa igotzeko neurria ere onartu dute, EAJ eta PSE alderdien aldeko botoekin.