Ekonomia -

Altsasuko fabrikaren itxiera

Espedientea Foru Gobernuak tramitatzea nahi du Gamesako batzordeak

Altsasuko langileek eskaera hori luzatuko diote Innobazio, Enpresa eta Lan sailburuari arratsalde honetan izango duten bileran. Gamesak iragan astean aurkeztu zuen lan-erregulazio txostena Madrilen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Altsasuko enpresa-batzordea Jose Maria Roig Innobazio, Enpresa eta Lan sailburuarekin bilduko da arratsaldean bere sailean atzo eman zuten idazkiaren inguruan aritzeko. Horretan, lan-erregulazio txostena tramitatzeko duen eskuduntza exijtzea eskatzen zioten Foru Gobernuari.

ELAko Ubaldo Sola enpresa-batzordeko presidenteak, sindikatu nafarrek txostena Nafarroan tramitatzea nahi duela azpimarratu zuen, izan ere, "zentzuzkoena hemen tramitatzea da eta Nafarroako Gobernua hori onartu ala onartzeko ardura izatea".

Konpainia eolikoak iragan astean aurkeztu zuen lan-erregulazio txostena Madrilen eta horren arabera, 150 langile lanik gabe utziko lituzke eta enpresa itxiko lukete.

Horrez gain, hainbat fabriken aldi batera lan erregulazioa ere aurreikusten du txostenak hala nola, Tausteko (Zaragoza), Miranda de Ebrokoa (Burgos), Siguerokoa (A Coruña) eta Medina del Campokoa (Valladolid).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea