Ekonomia -
2016 bitartean
Bizkaiko enpresen % 60k inbertsioei eustea aurreikusten dute
Gainera, enpresen % 29k inbertsioak haztea espero dute, Bilboko Merkataritza-Ganberak argitaratutako txosten baten arabera.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bizkaiko enpresen % 60k aurreikusten duenez, 2015ean egindako inbertsioari eutsiko dio; enpresen % 29k, ordea, inbertsioak haztea espero du. Bestalde, enpresen % 11k inbertsioa murriztuko duela uste du, Bilboko Merkataritza-Ganberak argitaratutako 'Egoera. Bizkaiko ekonomia' ikerketaren arabera.
Txosten horrek dioenez, aurreikuspen ekonomiko onek eragina izan dute 2015ean enpresen inbertsio-garapenean. Gauzak horrela, 2014ko amaieran, enpresen % 25k espero zuen inbertsioak haztea, eta azkenean enpresen % 37k hazi egin zituen. Datorren urterako, Bizkaiko enpresen aurreikuspenak "neurrizkoa dira, baina baikorrak ere", txosten horren arabera.
Sektoreka, 2015ean "inbertsio-dinamismo handiagoa" sumatu da Industrian eta Gainerako Zerbitzuak deitutako alorrean. Urte berrirako aurreikuspenei dagokienez, berriz, "egonkortasunaren alde egiten dute gehienbat".
Konparaketa
2015eko inbertsio-garapena "hobea" izan da Bizkaian, EAEn, Espainian eta Europa mailan baino. Euskadiren eta Europar Batasunaren kasuan, inbertsioari eusten dioten enpresak nagusitzen dira (kasu bietan % 52); Estatu mailan, aldiz, enpresen % 40k uste du inbertsioari eutsiko diola edo hura handituko duela.