Ekonomia -

AZAROKO DATUAK

Etxebizitzen salerosketak % 18,9 egin zuen gora EAEn, azaroan

Nafarroan, berriz, etxebizitza salerosketari dagokion urte arteko tasak % 24,3 egin du behera.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxebizitzen salerosketak % 18,9 egin zuen gora EAEn, azaroan, 2014ko datuekin alderatuta. Estatu Espainiarrean ere gora egin zuen, % 13,7, Estatistika Institutu Nazionalak gaur emandako datuen arabera.

Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban, denera, 1.131 etxebizitza salerosi ziren; 100 mila biztanleko 65 operazio gauzatu ziren.

Batez ere, bigarren eskuko etxebizitzen salerosketak egin du gora: bigarren eskuko 833 etxe saldu edo erosi ziren azaroan, iaz epe berean baino % 17,8 gehiago. Etxebizitza berriei dagokienez, berriz, 298 operazio egin ziren, iaz baino % 20,6 gutxiago

Merkatu librean egin ziren salerosketa gehienak (975). Babes ofizialeko etxebizitzen salmentak % 1,2 egin zuen gora (156).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak