Ekonomia -

2011tik aurrera

EBk atun gorria saltzeko eta arrantzatzeko debekua berretsi du

Artisau teknikak erabiliz arrantzatzen duten flotak aintzat ez hartzea eta kaltetuenak ekonomikoki konpentsatzea babesten dute 27ek. Hala ere, azaroan hartzen den erabakia errespetatuko dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko Ministroen Kontseiluak (EB) formalki berretsi du atun gorriaren nazioarteko salmentaren eta arrantza industrialaren debekua Ozeano Atlantikoan zein Mediterraneo Itsasoan, 2011tik aurrera. Hori da EB osatzen duten 27 herrialdeek defendatuko dutena bihartik aurrera, Dohan (Qatar) ospatuko den Galzoriko Espezien Nazioarteko Merkataritza Biltzarrean. Hain zuzen, atun gorria galzoriko espezie izendatzea proposatuko dute, horrela, bere salmenta eta arrantza debekatuko litzateke.

Salbuespenak salbuespen

Hala ere, Artisau teknikak erabiliz arrantzatzen duten flotak aintzat ez hartzea eta kaltetuenak ekonomikoki konpentsatzea babesten dute 27ek.

Gainera, ekialdeko Atlantikoko eta Mediterraneoko atunak kudeatzen duen nazioarteko erakundeak azaroan erabakitzen duena errespetatuko duela adierazi du EBk. Horrenbestez, ez du debekua eskatuko erakunde horrek kontrakoa erabakitzen baldin badu. Espainiako Estatuak atun gorri gehien arrantzatzen duen Europako herrialdea da, 2.526 tona 2010erako (EBk 7.104 tona ditu).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea