Ekonomia -
MAdrilgo Lurralde Auzitegia
Abian da Blanquerna liburu-denda eraso zuten 15 ultren epaiketa
Erasotzaileetako birentzat launa urteko espetxe zigorra eskatzen du Fiskalak, desordena publikoak eta lesioak egotzita. Gainerakoentzat bina urtekoa.
agentziak | erredakzioa
Madrilgo Blanquerna liburutegian, 2013ko irailaren 11n, Kataluniako Diada egunean, izandako erasoan parte hartu zutelakoan, eskuin muturreko 15 lagunen aurkako ahozko epaiketa hasi da gaur Madrilgo Lurralde Auzitegian
Ministerio Fiskalak aurretiazko kalifikazioen txostenean jasotakoaren arabera, 2013ko irailaren 11n, Diada egunarekin lotutako ekitaldia antolatu zuten Blanquerna liburutegian. Ekitaldia egiten ari zirela, eskuin muturreko talde bateko hainbat lagun sartu ziren aretora, Espainiaren aldeko oihuak eginez eta Espainiako banderak eskutan. Txosten horretan zehazten denez, ateak eta kristalak apurtu zituzten, eta besteak beste, Josep Maria Bosch Generalitateko ordezkariari eraso egin zioten.
Erasotzaileetako birentzat launa urteko espetxe zigorra eskatzen du Fiskalak, desordena publikoak eta lesioak egotzita. Gainerakoentzat bina urtekoa.
Gaurko epaiketa dela eta, eskuin muturreko hainbat lagunek babesa adierazi diote auzipetuei, Madrilgo Lurralde Auzitegiaren atarian.