Ekonomia -

Arabako atxiloketen ostean

EAJ "guztiz zintzoa" dela ziurtatu du Gerenabarrenak

Onestasun printzipio horien kontrako edozein ekintza ematen bada berehala garbituko dutela adierazi du ABBko presidenteak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zortzi atxiloketa ekarri dituen instrukzio prozesua ezagutzen ez dutela esan du gaur Iñaki Gerenabarrena EAJko Araba Buru Batzarreko presidenteak. Besteak beste,Alfredo de MiguelAdministrazio Lokaleko (EAJ) diputatua atxilotu dute funtzionario-eroskeria, kapitalak zuritzea eta eragimen-trafikoa egotzita. Bere alderdiak "zintzotasunarekin eta garbitasunarekin duen erabateko konpromisoa" goraipatu du Gerenabarrenak.

Zentzu horretan, onestasun printzipio horien kontrako edozein ekintza ematen baldin bada berehala garbituko dutela adierazi du ABBko presidenteak.

ABBko egoitzan emandako prentsaurrekoan, "gertakariak argi eta garbi geratzea" nahi duela adierazi du Gerenabarrenak, baina atxilotu guztien errugabetasun-presuntzioa errepikatu du.

Arabako Foru Aldundiaren sinesgarritasuna babestu behar dela esan du Patxi Lopez lehendakariak. "Justiziaren ekintzen aurrean, beti bezala, erabateko errespetua" azaldu du Lopezek, eta gertakariak "argitu arte" eta epaileek "auzian zer dagoen" erabaki arte itxaron nahi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea